Comisión de Fiestas de la Rotxapea

comision-batzordea@errotxapea.net

Errotxapeako Jai Batzordea

 


Quiénes somos / Nor gara

Fotos / Argazkiak

El barrio / Auzoa

Wallpapers / Mahaipaperak

Enlaces / Loturak

NOR GARA?

Lau mendez atzera joan beharko ginateke Errotxapeako Jaiei buruzko informazioa aurkitu nahi badugu eta, horrekin batera, lehenengo Jai Batzodekoa. Garai horietatik, XVII. mendetik , Errotxapeako jendeak jadanik arazoak ematen genizkion Udaletxeari.

XVIII. Mendean zehar festak antolatzeko baimena askotan eskatu zen , eta lortzen zenean, beti zetozen mehatxuz beteta. Ezaguna egiten zaizue egoera hau ? … Ikusten duzuenez, denbora asko pasatu da baina gauzak ez dira gehiegi aldatu.

“...Prohibición de que dichas fiestas patronales tengan duración de más de un día bajo multa de veinte libras“.

Zerbait gertatu omen zen mende horretan XIX. Mendearen hasieran Udaletxeak baimenak emateari utzi ziolako. Momentu horretan festak Arriasko enparantzan ospatzen hasi ziren. Leku zabala zenez eta Iruñearen ondoren kokatuta zegoenez, jaiak izugarrizko gorakada jaso zuten.

Hasieran ekitaldirik garrantzitsuenak “ Colación” bilketa auzoan zehar eta Larrain dantza ziren, Magdalenako nekazariekin izaten zen harreman tradiozionala ahaztu gabe.

Iparraldeko tren geltokia inaugurazioarekin batera XIX. mendean jaiak auzoaren beste zonaldetara zabaldu ziren bi gune sortzen. Lehenengoa Errotxapea zaharrean non maiordomoen hautaketa eta Kolazioaren bilketa mantentzen zen eta bestea geltokiaren ondoan. Azken honetan dantzaldia egiten zen.

Gerra eta posgerraren garain jaiak bertan behera gelditu ziren eta gero, denbora gutxitan, dantzaldia Placidoren “tabernikan” hasi zen egiten. Hortik aurrera dantzaldia behin eta berriro lekuz aldatu da : Arriasko plazan, Geltokian, Corrales del gas... Bazen gauza bat inoiz ez zena aldatzen: musikariek erabiltzen zuten orga.

“Garai berriekin” batera debekuak berriro agertu ziren zeren eta alkate jaunaren aburuz Iruñeak zaindariaren jaiak bazituela eta ez zuela gehiagorik behar.

60. hamarkadaren inguruan berriro dantzaldia hasi zen egiten kasu honetan “ El Salvador”eko 1. fasean – Basajaun tabernaren ondoan - beste lekuekin tartekatuz ( Oscoz multzoa ).

Jaietarako 80. hamarkada ez zen ona izan eta egon zen urteren bat jaiak ez zirela ospatu.

Gaur egun, abuztutik ekainera pasatzerakoan jaiak indarberritu nahi dira eta ematen du bide onetik goazela.

Denborarekin asko aldatu dira gauzak eta Jai Batzordea kolektibo askoz osatuta zegoen garai horiek pasatu egin dira iadanik. Gaur egun Batzordean aritzen garen gehienok borondatez egiten dugu lan eta gutxi batzuk kolektibo baten izenean gaude. Gure funtzioa kolektibo,elkarte eta laguntzaileen lana koordinatzea da ekitaldi kultural eta jaiak prestatzeko. Asteartero biltzen gara “Carbonilla”-n arratsaldeko 8 etan. Hemendikan animatzen zaituztegu parte hartzera.

HASIERA ORRIALDERA ITZULI